San Martingo mendi lasterketa iruditan

Maxixatzen.eus 2015ko aza. 14a, 12:49

11:00etan atera dira mendi lasterkariak, eta guztira zortzi kilometro egin behar izan dituzte korrika. Gizonezkoetan, Imanol Larrañagak irabazi du, hura izan baita San Martingo kanpaia jotzen aurrenekoa. Emakumezkoetan, berriz, bik hartu dute parte: Beatriz Tempranok eta Sonia Alonsok. Helmugara batera iritsi dira, eta, beraz, batera jo dute kanpaia. Irabazleek Kurutzia baserriko janariz betetako saskia eskuratu dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide