Euskara, ateak irekitzeko giltza

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2015ko ira. 16a, 11:11
Argazkian, Ane Olariaga Azkoitiko Auzoko-ko dinamizatzailea eta proiektuko taldekideak.

Zer moduz?", galdetu dio Ane Olariaga Azkoitiko Auzoko proiektuko dinamizatzaileak Umar Fayazi. "Ondo", erantzun dio. Auzoko-ko lehen hitzordurako hiru lagun eta dinamizatzailea bildu dira. Euskaraz zenbakiak, hilabeteen izenak eta abarrak gogorarazten jardun dute mahaiaren bueltan. Ikasturte berria hasi dute, baina astebete aurretik tea hartuz elkartu ziren asmo berriez hitz egiteko. "Egun batzuetan jende gehiago eta beste batzuetan gutxiago biltzen gara. Jendea ahal duenean etortzen da. Batzuk gogo eta interes handiarekin", azaldu du Olariagak.

 

"Nola hurbildu euskaratik urrun bizi diren herritarrak gure hizkuntzara?". Galdera horren inguruan jarri zuten Auzoko proiektua Gipuzkoako hainbat tokitan. Ez da euskaltegi bat; hiru ditu helburuak zehatz: euskaratik urrun daudenak euskarara hurbiltzea; herritarrak herriko aniztasunaren berri izaten laguntzea; eta euskara komunikazio eta integrazio tresna moduan erabiltzea. Topaguneak sortutako proiektua da, baita materiala ere.

Dinamizatzailearekin batera, auzokideek eta auzotarrek osatzen dute Auzoko: "Auzotarrak, herrikoak, bertan bizi izan direnak dira; eta auzokideak, beste lurralde batzuetatik etorri direnak bizitzera. Oinarria bietatik egotea da, euskaraz aritzeko astean behin lagunartean". Baina zailena auzotarrak bilatzea zaie: Azkoitian ere izan dituzte batzuk, baina orain auzotarren talde finko bat falta dute. "Orain helburuetako bat auzotarrak Auzoko-ra erakartzea dugu. Gero, auzokide gehiago etor daitezen zabalkundea egin beharra daukagu, proiektua pixka bat indartzeko".

Jarraitu erreportajea irakurtzen Hitza.eus-en. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide