Asteazkenean Inazio Iriarte kalea itxiko dute

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 14a, 16:52
Argazkia: Google

Datorren asteazkenean, hilak 16, itxita egongo da Inazio Iriarte kalea, errepidea konpondu ahal izateko. Besteak beste, bidean dauden zuloak estaliko dituzte. Ibilgailu guztientzat itxiko dute, goizeko zortzietatik lanak amaitu arte. Lanak asteazkenean bertan bukatzea aurreikusten dute.

 

Konponketak tarteko, batetik, Ikastola eta Inazio Iriarte kalea lotzen dituen errepidea itxiko dute eta, bestetik, Balda Plazatik Inazio Iriartera doan bide zatia.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide