Gaur ekin diote ikasturte berriari Floreaga ikastetxeko ikasleek

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 10a, 11:36

Lehen Hezkuntzako gaztetxoak izan dira aurrenak gaur, hilak 10, Floreaga ikastetxera iritsi direnak 09:00etan. Handik Urrategi auzora abiatu dira hamaiketakoa motxilan hartuta, goiz-pasa. Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, berriz, 10:00etan puntuan sartu dira eskolara. DBHko neska eta mutilek ikasturtearen aurkezpena izan zuten.

Ikasleek lagunak ikusteko ilusioarekin hasi dute 2015-2016 ikasturtea, eta eskolara joateko irrikaz zeudela aitortu dute. 

LHko neska eta mutilak Urrategira joan ziren. Eguraldi kaskarrarengatik, autobusez joan ziren, baina oinez itzuli, lagun arteko giro ezin hobean. Ama Birjinari bisita bat egin zioten, pasa den uda honegatik eskerrak eman eta ikasturte berrirako laguntza eskatuz. Aurten guraso batzuk ere igo ziren Urrategira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide