Bizenta Mogel euskarazko lehen idazle azkoitiarra hartu dute abiapuntu, berdintasunaz eztabaidatzeko

Argia.eus 2015ko ira. 10a, 09:00
Argazkia: Elhuyar.eus

Bizentaren Lumak aurkeztu dute, berdintasunaz eztabaidatzeko dinamika. Sexu berdintasunaz hausnartzeko tresna honek batez ere 14 urtetik gorako gazteen jarreretan eragitea du helburu. Elhuyar eta Gipuzkoako Foru Aldundiak pasa den astean aurkeztu zuten eta lizentzia libreari esker guztion eskura dago Interneten.

 

Bizentaren Lumak eztabaida-jokoa da, gazteek berdintasunaz gogoeta egin dezaten. Errealitateaz jabetu eta berdintasunaren aldeko jarrerak kolektiboki sustatzea du helburu. Egileek oso egokitzat jotzen dute esparru hauetan erabiltzeko: berdintasunaren aldeko elkarteetan, aisialdi taldeetan, hezkuntza formalean eta gizarte eta kultur elkarteetan.

Bizentaren Lumak Europako Komisioak sortutako Play&Decide eztabaida-jokoa du oinarri, eta beronen bidez iritzi ezberdineko pertsonen arteko hausnarketak, arrazoiketak eta ondorioak elikatzea sustatzen da.

Jokoaren ezaugarri eta argibide gehiago argia.eus-en aurkitu daitezke.

Hona hemen, Astigarragako Bizentaren Lumak eztabaida-jokoan parte hartu zutenen esperientzia:

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide