Itziar Elias azkoitiarra antzezlan bat prestatzen ari da

Maxixatzen.eus 2015ko ira. 9a, 12:03
Argazkia: Uztarria (2014)

Itziar Elias aktoreak bere aito-amonen istorioa eramango du antzerkira. 'Eskutitzak' izena du antzezlanak eta azaroaren 7an estreinatuko dute Azpeitiko Antzerki Topaketetan.

 

Antzezlana Azkoitian, 1936ko uztailean kokatzen da. Denbora gutxira azkoitiarren bizitza guztiz aldatuko duen Gerra Zibila lehertuko da. Testuinguru honetan kokatzen da Joxe eta Emilia gazteen arteko amodiozko istorioa. Emilia herriko alpargata fabrikaren jabearen alaba da, familia frankista aberatsekoa. Joxe berriz, Azpeitiako postari errepublikar sutsuaren semea da eta alpargata fabrikan lan egiten du. Lehenengo topo egitetik itxuragabe maitemintzen dira, baina bi familiek eta beste hainbat lagunek, maitasun hau oztopatuko dute.

Izaskun Arandiak zuzenduko du antzezlana, eta honako aktore hauek parte hartuko dute: Itziar Elias, Aitor Fernandino, Josean Bengoetxea, Olatz Beobide, Aiora Sedano eta Iosu Florentino.

Esan bezala, XXXIII. Euskal Antzerki Topaketetan euskeztuko dute obra, eta ondoren, Donostian beste bi emanaldi ere eskainiko dituzte abenduaren 12an eta 13an. Sarrerak dagoeneko salgai daude hamar eurotan.

 
 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide