Badator Auzoko

Erabiltzailearen aurpegia Auzoko 2015ko ira. 4a, 12:16

Hasi da ikasturte berria eta Auzokon ere martxan gaude berriz. Asteazkenean elkartu ginen, ikasturteari hasiera emateko.

 

Nola hurbildu euskaratik urrun bizi diren herritarrak gure hizkuntzara? Galdera honen haritik ikerketa bat egin zen eta horri esker sortu zen Auzoko.

Aniztasuna du oinarri, Euskal Herrian eta Azkoitian dagoen errealitateari jarraituz. Herritarrak elkarren artean harremanetan jartzeko aukerak sortu nahi ditu egitasmoak. Esan genezake hiru direla egitasmoaren oinarri nagusiak:

1- Euskaratik urrun daudenak euskarara hurbiltzea.

2- Herritarrek herriko aniztasunaren berri izan dezaten laguntzea.

3- Euskara komunikazio eta kohesio hizkuntza bezela ezarri nahia.


Auzokoren erronka gaur egingo elebitasunaren aurrean, kanpotik datozenek euskaraz komunikatzeko hautua egitea da. Horretara bideraturiko lana egiten du Auzokok, bide batez herritarrak (auzotarrak) eta herrira etorri direnak (auzokideak) harremanetan jarriz.

Beraz, herritarra bazara eta euskara irakatsi eta herriko anistasunaz gozatu nahi baduzu, datorren astean, hilak 9, asteazkena, Elkargunean bilduko gara 16:30ean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide