Aldaketak hondakin bilketa zerbitzuan, Andramaixetan

Maxixatzen.eus 2015ko abu. 14a, 09:00

Andramaixek direla eta, hondakinen bilketan hainbat aldaketa izango dira datozen egunotan.

Abuztuak 17, astelehena, ez da merkatarientzat kartoi komertzialaren bilketa zerbitzurik izango. Asteartean, hilak 18, Plazan jartzen diren errefusaren edukiontziak lekuz aldatuko dituzte eta Ibaiondo kalean ipiniko dituzte; zehazki, Gipuzkoana inguruko edukiontzi gunean jarriko dituzte.

Abuztuaren 17an eta 18an, berriz, Hondakinen informazio bulegoa itxita izango da. Aldiz, Garbigunea, 9:00etatik 13:00etara irekiko dute. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide