00:20an izango da Donostiatik Azkoitirako azken autobusa Aste Nagusian

Maxixatzen.eus 2015ko abu. 11a, 12:33
Argazkia: eitb.eus

Gipuzkoako hiriburuko Aste Nagusia dela eta, Donostiatik Azkoitira itzultzeko azken autobusa 00:20etan izango da egunero, abuztuaren 8tik 15era bitartean. Bestalde, ordu horretako autobusaren geltokia lekuz aldatu dute, eta Zubieta kaleako hamalaugarren zenbakian izango da, Askatasunaren hiribidean izan ordez.

 

Abuztuko ohiko ordutegian 22:20an zegoen azken zerbitzua, baina datozen lau egunetan zerbitzu berezia izango da. Modu horretan, gaueko 22:45ean egunero izaten diren suak ikusteko aukera izango dute herritarrek. 

Gaueko zerbitzua izanik, indarrean dagoen gauetako tarifa kobratuko du Lurraldebusek.

Aldaketa horrez gain, geltoki aldaketak ere izango dira. Hemen duzue geltokien informazio osatua.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide