Gaueko autobus zerbitzu berezia Andramaixetan

Maxixatzen.eus 2015ko abu. 11a, 10:15
Andramaixetako gaueko autobus zerbitzuaren ordutegia.

Hainbat joan-etorri egingo dute Lurraldebuseko autobusek hilaren 14an eta 18an, Andramaixek direlako. Izan ere, gaueko autobus zerbitzuak izango dira Azkoitia eta Zumaia artean.

 

Azkoitiko Aizkibel liburutegi aurretik Azpeitira joango dira, 0:40an, 1:30ean, 2:40an, 3:30ean, 4:40an, 5:30ean eta 6:40an. Azken hori, hilaren 14ean bakarrik izango da.

Azkoititik Zestoara eta Zumaiara, berriz, 1:30ean, 3:30ean eta 5:30ean izango dira.

Abuztuak 15 larunbata gaueko ohiko zerbitzuak izango dira, eta indarrean dagoen gaueko tarifa kobratuko da.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide