Jaitsi Andramaixetako egitaraua sakelako telefonoan, eta parte hartu zozketan

Maxixatzen.eus 2015ko abu. 10a, 09:11
Sakelako telefonorako Andramaixetako aplikazioa sortu du Elkarmediak.

Iaz bezala, aurten ere Andramaixetako programazio osoa mugikorrean izateko aukera izango dute herritarrek. Behin aplikazioa deskargatuta, festetako egitaraua egunez egun ikusteko aukera izango dute bertan, bai eta iritzi eta ekarpenak egiteko ere.

Gainera, herritarren parte-hartze horrek saria izango du. Izan ere, erabiltzaile guztien artean bi sari zozkatuko dituzte: batetik, Elkarmedia enpresak emandako tablet bat, eta bestetik, Baztartxo antzokiko zinemarako urte osorako bi bonu.

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide