ELAk eta LABek Gerdauko lan hitzarmenaren aurreakordioa salatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Hitza 2015ko uzt. 29a, 09:29

Azkoitiko Gerdau enpresako zuzendaritza lan hitzarmen kolektiboa sinatzeko aurreakordiora iritsi da enpresako gehiengo sindikala osatzen duten CCOO, UGT eta USOrekin –hiru sindikatuek zazpi ordezkari dituzte guztira–. Egoera horren aurrean haserre dira ELA eta LAB –hiruna ordezkari dituzte–, hitzarmenak “neurri murriztaileak” ekarriko dituela baitiote.

 

Ostiral goizean, hilak 24, batu ziren azkenekoz enpresako zuzendaritza eta gehiengo sindikala. Gerdau enpresako prentsa bulegotik hala baieztatu zioten Hitzari, baina momentuz ez dute inolako adierazpen edo baloraziorik egiteko asmorik.

Jarraitu albistea irakurtzen Hitza.eus-en.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide