"Xantaia" salatu dute Azkoitiko Gerdauko langileek

Berria 2015ko uzt. 23a, 10:03
eldiario.es

"Erreformaren baliabideak erabili ahal izateko", Gipuzkoako lantegiak duen enpresa ituna urratzeko mehatxua egin du zuzendaritzak, ELA eta LAB sindikatuen arabera.

 

"Enpresa hitzarmena ez aplikatuz langileen baldintzak nahieran errotik aldatzeko", Gerdau Azkoitiko zuzendaritza "xantaian eta presio gogorrean" dabil, ELA eta LAB sindikatuek salatu dutenez. Enpresa hitzarmen hori bera berritzeko negoziazioen prozesuan sartu dute enpresaren jarrera sindikatuek. "Apiril aldera hasi ziren negoziazioak; lehenengo egunetik, zuzendaritzak ez du jarrerarik aldatu: soldatak %10 jaitsi, urteko lanaldia 48 ordu igo, antzinatasuna izoztu, malgutasuna handiagotu, gaixoaldien osagarriak jaitsi eta mutualitateen erreforma erabiltzeko asmoa du". Jarrera hori "onartezina" da, sindikatuen ustez.

Baldintza horietan eta lau bilera egin ondoren, aurreko hilean aldeak urrun zeuden oraindik, eta, uztailaren 31 baino lehen ez bazen akordiorik lortzen, "neurri latz eta drastikoak hartzeko mehatxu garbia egin zuen zuzendaritzak". Bai eta mehatxua bete ere; hilaren 9an, "langileen baldintzak aldatu nahi dituen prozedura bat martxan jarri du enpresak, eta ez du aplikatu nahi berritzeko dagoen enpresa hitzarmena. Aldaketa handiak egin nahi ditu zuzendaritzak: "soldatak %12 jaitsi, 80 ordu gehiagoko lanaldia, malgutasun handiagoa, antzinatasuna, eta jaiegunen plusa eta autobus zerbitzua kentzeko asmoa adierazi dute".

Jarraitu albistea irakurtzen Berria.eus-en. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide