Udalak bi peoi eta administrari laguntzaile bat kontratatuko ditu

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 15a, 12:36
Azkoitiko udala

Azkoitiko udalak aldi baterako hiru lan-kontratu eskainiko ditu Urola Erdian bizi diren langabeentzat. Zehazki, bi peoi eta administrari laguntzaile bat kontratatuko ditu urte erdiz, Urola Erdiko Enplegua sustatzeko planaren baitan.

 

Kontratazioak 2015 urterako Urola Ekiten I deituriko proiektuaren baitan egingo dira, Ekobailara III eta NagusiADI azpiproiektuak gauzatzeko. Kasu batean zein bestean, kontratuek sei hilabeteko iraupena izango dute, lanaldi osoz (%100). Informazio guztia Lanbide Euskal Enplegu-Zerbitzuaren web atarian argitaratuta dago, gaurtik.

Udalak ondorengo lanpostuak kontratatuko ditu:

*- Balio anitzeko bi peoi (Ekobailara III proiektua)
*- Administrari laguntzailea (NagusiADI proiektua-Gizarte Zerbitzuak)

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide