Kontrolik gabeko hondakindegien kontra egingo du Udalak

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 14a, 14:47
Argazkia: Udala

Azkoitiko udaleko Hirigintza sailak herritarrei gogorarazi nahi die zaborrak eta obretako hondakinak ezin direla bota edozein tokitan, eta guztiz debekatuta dagoela landa eremuan kontrolik gabe uztea.

 

Izan ere, baserri inguruetan hondakinak pilatuta uzteko ohitura txarra duten herritarrak ba omen dira oraindik. Udalak ohartarazi du hala jokatzen dutenen kontrako neurri zentzagarriak hartuko dituela."

Pista barruan 15-20 metrotan pilatuta dago zaborra. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide