Lursailen zozketa eta ikastaroak Altamirako baratzetako bigarren deialdikoentzat

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 14a, 09:54

Altamirako baratza ekologikoak lortzeko bigarren deialdian onartuak izan direnek, lursaila esleitzeko zozketa eta ikastaro teoriko eta praktikoa izango dituzte.

 

Uztailaren 17, ostirala, lursailak esleitzeko zozketa publikoa egingo da Elkarguneko Oteiza gelan 12:30ean.

Ikastaro teorikoa (elebitan) larunbatean izango da, hilak 18,  9:00etatik- 11:00etara Elkarguneko Oteiza gelan. Honen ostean, 11:00etatik – 14:00etara, ikastaro praktikoa (elebitan) emango da Altamirako baratza parkean. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide