Urrategi auzoko festak izango dira asteburuan

Maxixatzen.eus 2015ko uzt. 8a, 13:50
Argazkia: Mirari Odriozola Juaristi

Egitarau zabala antolatu dute Urrategi auzoan uztailaren bigarren astebururako. Herri kirolak, Gorriti eta abereak, mus txapelketa eta umeentzako puzgarriak antolatu dituzte, besteak beste. Ekintza guztiak ostiralean eta igandean izango dira.

 

Ostiral iluntzean mus txapelketa azkarra jokatuko dute, 22:00etan. Iganderako, berriz, egun osoko egitaraua antolatu dute. 09:00etan, meza izango da Urrategiko ermitan, eta 11:00etan izango da meza nagusia. Ondoren, 12:00etan, Zubeldia, Urdangarin eta Larrañaga bertsolariak kantatuko dute, eta 12:30ean, herri kirolak hasiko dira. Lehian arituko dira Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu Guzta harrijasotzaileak, eta, Txikia IV eta Mikel Larran?aga aizkolariak. Jarraian, Zabale eta Larrañaga trikitilarien txanda izango da, eta 16:30ean, Gorriti eta bere abereak, ume jolasak, puzgarriak eta tailerrak izango dira. 

Jaiekin bukatzeko, 18:00etan, Azalgorreta “Apatxe” zaldia eta Koateiko “Luna” behorraren arteko dema saioa hasiko da. Ondoren, Zabale eta Larrañaga trikitilariekin erromeria izango da. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide