Xakearen zeharkako kultura sustatzen duen kultura elkartea sortu dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Expochess Xake Elkartea 2015ko uzt. 8a, 10:56
David Sierra, EXPOCHESS Xake Elkartearen presidentea.

Expochess Xake Elkartearen helburua zubi bat ezartzea da, xakea publiko osoarengana hurbiltzeko. Jendeari erakustea nahi du xakea ez dela bakarrik joko bat, bere atzetik izugarrizko historia daukala, eta kulturarekin oso erlazionatuta dagoela. Horrez gain, noizean behin txapelketak antolatu eta xake partida batzuk ere jokatuko dituzte. 

 

Xakearen filosofia transmititu nahi dute, hau da, gauzak egin baino lehenago pentsatu egin behar direla xakean bezala. Izan ere, bizitzan erabakiak hartu behar izaten ditugu askotan, eta ondoren ondorioak daude. Xakean aritzeak, halako erabakiak hartzen laguntzen du.

Gure helburuetako bat FIDE-ko goiburua "Gens Una Sumus" esaten duena sustatzea da: adiskidetasuna, eskuzabaltasuna eta gainerakoetarako errespetua.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide