Ezgaitasunak sentsibilizatzeko tailerrak antolatu ditu Gureak

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Elkargunea 2015ko eka. 12a, 12:45
Argazkia: Gureak

Ezgaitasunak sentsibilizatzeko tailerrak antolatu ditu Gureak elkarteak ekainaren 11tik 13ra bitartean, Elkargunean. Tailerrean egingo dituzten jolasen bitartez, ezgaitasuna sentsibilizatzea da helburua. Publiko osoari zuzenduta dago ekimena.

Erakusketa bat ere egongo da Elkargunean zapatura bitartean, eta bertan, Gureaken historia laburbiltzen da. Goizez, 10:30etik 13:30era izango da zabalik, eta arratsaldez, 16:00retatik 18:30era. Zapatuan, berriz, 10:30etik 13:30era irekiko dute.

40 urte bete ditu aurten Gureak, eta ospakizunetan murgilduta daude. Enpresa 4.800 lagunek osatzen dute, eta ezgaitasunaren arabera bananduta daude.

Etorri eta bizi esperientzien lantegia jokoaren bitartez desgaitasuna ulertzen!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide