Zapatuan osatuko da Udal Gobernu berria

Maxixatzen.eus 2015ko eka. 11a, 17:36
Argazkia: Azkoitiko Udal Gobernuko ordezkaritza. / Hitza.eus eta Maxixatzen.eus

Zapatuan osatuko da Azkoitiko Udal Gobernu berria, 2015-2019 agintaldian gobernatuko duena. Javier Zubizarretak hartuko du alkate kargua gehiengo osoarekin, Urrategi Alberdi egungo alkatearen eskutik. Guztira, hamazazpi zinegotzik osatuko dute Azkoitiko udala; EAJk bederatzi ordezkari izango ditu, EH Bilduk sei eta Azkoitia Baik eta PSEk bana.

 

Hego Euskal Herriko herri guztietan zapatuan, ekainaren 13an, osatuko dira Udal berriak. Azkoitian ere egun horretan egingo da Udal berriaren osaketa ekitaldia, 11:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. 

Maiatzaren 24ko Udal hauteskundeetan erabaki zen, Javier Zubizarreta izango dela datozen lau urteetan herriko alkate berria, ia 1.000 botoko aldea aterata EH Bilduri. Horrenbestez, bederatzi zinegotzi izango ditu EAJk Azkoitiko udalean, eta EH Bilduk, berriz, sei. Azkoitia Baik eta PSE-EEk ordezkari bat izango dute, eta PPk, ez du ordezkaritzarik lortu.

Hauek dira 2015-2019 agintaldian Azkoitiko udalean izango diren zinegotziak:

EAJ: Javier Zubizarreta, Ana Azkoitia, Nekane Larrañaga, Miguel Angel Bastida, Angel Luis Martin, Sonia Vazquez, Imanol Arrizabalaga, Asier Lizarralde eta Maitane Unanue.

EH Bildu: Urrategi Alberdi, Jesus Mari Oteiza, Idoia Uranga, Jakes Uranga, Gaizka Larrañaga eta Ainara Goenaga.

Azkoitia Bai: Jose Joaquin Etxaniz.

PSE-EE: Miguel Reimundez.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide