2015/06/11 19:30

Dantza jauziak (Mutxikoak)

Dantza jauziak (Mutxikoak)
Eliz atarian (Euria bada Kontzejupean), Azkoitia
Ostiral honetan, mutxikoak eta beste hainbat dantza herrikoi dantzatzeko aukera izango dugu Azkoitian. Bizkargi Musika Eskolako dantzako ikasleek antolatutako saioa da, Sahatsa Dantza Taldearen laguntzarekin, eta lehengo saioari hasiera emateko, Eliz atarian bilduko gara arratsaldeko 19:30etan (Euria egingo balu Kontzejupean elkartuko gara). Dantza jauziak, erraz ikasi eta egiten diren dantzak dira, beraz, saio hau zeharo irekia da, hau da, jendeak dantzan ikasteko, egiteko eta gozatzeko antolatu dira, eta bide batez, plazan dantzatzeko ohitura berreskuratzeko balioko duen esperantzan gaude.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide