Ostiralean irekiko dute estali gabeko igerilekua

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Elkargunea 2015ko eka. 10a, 16:24
Ugarteigarako igerilekua.

Datorren ostiralean, ekainak 12, irekiko dute Ugarteigarango estali gabeko igerilekua. Irailaren 13ra arte egongo da zabalik, eta astelehenetik igandera, egunero, zabalduko dute, 10:30etik 20:00etara. 

Elkarguneko bazkide direnentzat estali gabeko igerilekurako sarrera doakoa da, bazkide ez direnek udako edo hileko bonoa egiteko aukera izango dute, eta Elkargunea erabiltzeko aukera izango dute. Hala ere, uztailean hiru hilabeterako bazkide berri egiten denak, ezin izango du kanpoko igerilekua erabili. Erabilpen hau edukitzeko, nahitaez, sei hilabeteko bazkidetza ordaindu beharko du. 

Lotura honetan duzue tarifen dokumentua.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide