Gaztetxoentzat aukera zabala Udazblain

Erabiltzailearen aurpegia Zubiaurre Elkargunea 2015ko eka. 2a, 15:55

Azkoitiko udalaren gazteria sailak, Alai Batza aisialdi elkarteak, Abarketatxo ludotekak eta Artxamendi gazte topalekuak udaleku irekiak antolatu dituzte, eta programa betea eskaintzen dute. 

 

Uztaila Jolasean udaleku irekiak uztailean bi txandatan burutuko dituzte, eta HH3. mailatik LH6. mailara arteko haur eta gaztetxoentzako izango gira. Era askotako ekintzak izango dira, guztiak goizez, 10:00etatik 13:00etara.

Praka Motxakin udaleku irekiak 10 eta 12 urte bitartekoentzat izango dira. Ekainaren 29tik uztailaren 10era garatuko dituzte.

Artx@bentura udaleku irekiak 13 eta 16 urte bitartekoentzat izango dira. Ekainaren 22tik aurrera izango dira ekintzak.

Kirol kanpaina 6 eta 16 urte bitarteko gaztetxoentzat antolatu dute, eta uztailean goizez, tenisean jokatzeko aukera eskaintzen dute. Interesatuek izena eman beharko dute Elkarguneko harreran ekainaren 16tik aurrera, eta persona bakoitzak hiru ikasle inskribatu ditzake gehienez. Plaza mugatuak izango dira, eta izena emandako ordena errespetatuko da. 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide