Maxixatzen.eus-ek 1.500 bisita izan zituen atzo

Maxixatzen.eus 2015ko mai. 15a, 07:51

Martxan jarri eta bi hilabetera, egun bakar batean 1.500 bisitari izatera iritsi da maxixatzen.eus ataria. Herenegun, berriz, 1.000tik gora izan zituen.

 

Herritarren informazio erreferentzia gune izatea da gure helburua, eta bide horretan goaz. 

Datu hauek jakinda, urte amaierarako jarritako aurreikuspenak jada gainditu ditugu.

Herriko informazioa euskaraz zabaltzea eta azkoitiarron erreferentzia izatea da gure helburua; kultur, gizarte, kirol eta politika alorreko informazioa landu dugu azken bi hilabeteotan, herritik herritarrentzat sortutako informazioa.

Kolaboratzaile ugari ekarri ditugu gurera, eta euren iritzi eta ekarpenekin gure plaza anitzeko kide bilakatu dira. Herriko talde asko dira  gure komunitateko partaide, eta askoz gehiago izatea da erronka.  Herriko gaien inguruan eztabaidatzeko plaza ere bagara, eta bide hori ere ari gara jorratzen.

Eskerrik asko gugan konfiantza jarri duzuen erabiltzaileoi. Bidea hasi baino ez dugu egin. Herriko informazioa euskaraz zabaltzen jarraituko dugu. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide