'Txarriboda', 'Las uvas de la ira' eta '7. Ipotxa' filmak asteburuan Baztartxon

Maxixatzen.eus 2015ko api. 30a, 16:41

Asteburuan genero ezberdinetako filmak izango dira Baztartxo aretoan. Aipagarriena, Javier Rebollo eta Alvar Gordejuelak zuzendutako Txarriboda. Patxo Telleria, Itziar Atienza, Mikel Losada, Gordejuela bera eta Aitziber Garmendia dira filmeko protagonista nagusiak, eta bere aberastasuna babestu asmoz, emaztea desagerrarazten ahaleginduko den enpresariaren eta hura harrapatu nahiko duen poliziaren nondik norakoak kontatuko ditu lanak. Bihartik astelehenera bitartean ikusgai, Baztartxon. 

Ostiralean 19:30ean, zapatuan 22:00etan, igandean 19:30ean eta, azkenik, astelehenean ikuslearen egunean, 20:00etan izango da Txarriboda

7. ipotxa, berriz, etxeko txikientzako animaziozko filma da. Boris Aljinovic eta Harald Siepermannek iaz aurkeztu zuten, eta Bobo zazpigarren ipotxaren eta haren lagunen abenturak pantailaratzen ditu. Filma euskaraz ikusi ahal izango da, igandean, 17:15ean. 

Azkenik, "Las uvas de la ira" filma eskeiniko dute Zine Forumaren barruan ostiralean, 22:00etan. Jatorrizko bertsioan izango da azpitituluekin. 

 

 

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide