Dena prest, Garagardo azokari hasiera emateko

VII. Garagardo azoka 2015ko api. 29a, 17:17

VII. Garagardo azoka biziberrituta dator, eta lehenengo aldiz Anaitasuna futbol taldeak parte hartuko du, Iraurgi saskibaloi taldearekin batera. Egitarau zabala antolatu dute bi taldeek elkarlanean. 

Bihar arratsaldean irekiko dute, eta maiatzaren 9ra arte egongo da zabalik. 

 

Ekimen kultural "asko" antolatu dituzte aurtengo azokarako, Maier Errasti Iraurgiko lehendakariak azaldu duenez. "Aurtengoa aurrerapauso handia izan da, inoiz baino egitarau zabalagoa antolatzea lortu dugu. Era eta kolore guztietako jardunaldiak izango dira". Anaitasunarentzat, berriz, esperientzia berria izango da guztiz. Gazteei parrandaz gain beste balore batzuk ere uztartzen dituztela erakutsi nahi die, besteak beste. 

Egunero 19:00-20:00ak ingurutik 02:00etara zabalduko dute. Aurten, gainera, bokatak, freskagarriak eta betiko kainak (2 eurotan) ere izango dira azokan. 

 

EGITARAUA:

Apirilak 30, osteguna:

- 20:00etan: inaugurazioa.

- 22:30ean: herriko dj-ak.

Maiatzak 1, ostirala:

- 19:00etan: Azkoitiko bertsolariak eta trikitilariak.

Maiatzak 2, larunbata:

- 16:00etan: Mus Txapelketa.

- 23:00etan: Oihan Vega Dj.

Maiatzak 5, asteartea:

- 19:00etan: herriko denden moda desfilea.

Maiatzak 6, asteazkena:

- 19:00etan: Anaitasuna futbol talde guztien aurkezpena.

- 20:45ean: Championseko finalerdia, pantaila handian.

Maiatzak 7, osteguna:

- 19:00etan kirol tertulia: Javier Clemente, Miguel Santos, Jose Luis Larrea eta Jaume Ponsarnau, Txetxu Urbietaren gidaritzapean.

Maiatzak 8, ostirala:

- 19:00etan: Iraurgi SBko talde guztien aurkezpena.

- 22:00etan: Tania de Sousaren kontzertua.

Maiatzak 9, larunbata:

- 10:00etan: Salestarren elkartasun pintxoak.

- 17:00etan: umeentzako pailazoak.

- 22:00etan, Emon taldearen kontzertua.

 

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide