Zilarrezko Arraintxoak irakurle taldearen saio berria

Zilarrezko Arraintxoak irakurle taldearen saio berri bat egingo dugu bihar asteazkena, apirilak 29. Nahi duenak Aizkibel Liburutegiko azken solairuan aurkituko gaitu, 19:00etatik aurrera, betiko moduan. Oraingo honetan Bernardo Atxagaren "Txoriak kolpeka" (Pamiela, 2014) liburuaz hitz egingo dugu. Liburuaren aurkezpenean Atxagak esandakoak entzun eta ikusi nahi dituenak, bideo honetan du horretarako aukera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide