Dantzari Txiki Eguna izango da igandean

Maxixatzen.eus 2015ko api. 22a, 14:29
Argazkia: Floreaga ikastetxea.

Bizkargi musika eskolako, Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako dantza taldeek parte hartuko dute igandeko Dantzari txiki egunean. Dantzariak Julio Urkijo etorbidean elkartuko dira txistulari eta trikitilariekin 11:00etan, eta ondoren, Herriko plazara joango dira kalejiran. Bertan, hamaiketakoa egin eta Zazpi Jauzia dantzatuko dute 11:45ean. Dantzari txiki egunari amaiera emateko, 13:15ean berriz Plazan elkartuko dira eta hainbat dantza eskainiko dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide