Anariren kantu berria entzun daiteke 'Badok'-en

Maxixatzen.eus 2015ko api. 20a, 13:05
Anari, taldeko kideak eta beste adiskide batzuk.

Zure aurrekari penalak Anariren lan berriko lehen kantua da Orfidentalak izenekoa. Maiatzaren 30ean zuzeneko kontzertua eskainiko du Matadeixen, Maxixatzen euskaldunon elkarteak antolatuta. Badok atarian entzun liteke dagoeneko lehen kantua, hemen sakatuta.

Diskoa apirilaren 22tik aurrera eskuratu ahal izango da Bidehutsen webgunean, eta maiatzaren 11tik aurrera hasiko dira bidalketak egiten.

Anarik ohiko musikariak izan ditu bidelagun: Xabier Olazabal Drake (baxua), Borja Iglesias (gitarra), Mikel Abrego (bateria). Horiez gain, Karlos Osinaga Txap eta Jabi Manterola Lisaböko kideek eta Joaquin Pascualek (Surfin’ Bichos, Mecromina) parte hartu dute grabaketan.

Maiatzaren bigarren erdian eskainiko ditu Anarik lehen zuzeneko kontzertuak. Honako hauek dira:

Maiatzaren 21ean: Bilboko Kafe Antzokian (+Moby Dick).

Maiatzaren 23an: Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean (+Moby Dick).
Maiatzaren 28an: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Maiatzaren 30ean: Azkoitiko Matadeixen. 
Ekainaren 4ean: Iruñeko Kafe Antzokian.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide