EH Bildu eta Azkoitia Baiko hautagaitzen aurkezpenak

Maxixatzen.eus 2015ko api. 16a, 11:24

Azkoitiko EH Bildu eta Azkoitia Bai koalizioek Udal eta Foru hauteskundeetarako hautagaitza aurkezteko eguna, ordua eta lekua zehaztu dituzte dagoeneko. 

 

EH Bilduk etzi, hilak 18, aurkeztuko du Udal eta Foru hauteskundetarako bere koalizioko hautagaien zerrenda. Elkarguneko Oteiza aretoan elkartuko dira, 12:00etan. 

Bestalde, Azkoitia Baik apirilaren 27an egingo du hautagaien aurkezpena prentsaurreko baten bitartez. Elkargunean izango da, 18:30etik aurrera. 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide