Auzo-konposta egiteko guneak Jausoron eta San Martinen ere

Maxixatzen.eus 2015ko api. 9a, 14:43

Datozen asteetan jarriko ditu Udalak auzokonposta egiteko bi gune berri, bata Jausoron eta bestea San Martinen. Guztira bost gune egongo dira herrian azken bi gune berri horiekin. Modu horretan, herritarrek auzo-konposta egiteko aukera gehiago izango dute. 

 

Auzo-konposta egiteko guneak, batez ere, lur sail propiorik ez duten azkoitiarrentzat izango dira, haiek ere konposta egiteko aukera izan dezaten, euren auzotarrekin elkarlanean.

Dagoeneko erabilgarri daude herriko hiru konposta gune: Aizkibel liburutegi atzekoa, Ipintza auzokoa, eta Santa Klara-Bizkargi plaza arteko zubi ondokoa.

San Martinen eta Jausoron auzo-konposta egin nahi dutenei Urola Erdiko mankomunitateak beharrezko materiala, informazioa eta laguntza teknikoa eskainiko die. Interesatuta daudenek izena eman beharko dute aurretik Hondakinen Informazio Bulegoan. Hiru aukera daude horretarako: telefonoz deituta 943 85 73 19 / 688 820 755 zenbakietara, Herriko Plazako bulegora joanda, edo azkoitia@urolaerdia.eus helbidera e-maila idatzita.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide