Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia

Maxixatzen.eus 2015ko mar. 27a, 14:48
Korrikalariak, iaz, irteera gunean. (Argazkia: HITZA)

16:30ean abiatuko da lasterketa Azkoitiko Julio Urkijo kaletik. Udaltzaingotik jakinarazi digutenez,  lasterketak irauten duen bitartean, Azkoititik Azpeitirako trafikoa Santa Kutzetik bideratuko dute.

22. edizioa izango du aurten Diego Garcia korrikalari azkoitiarraren omenezko lasterketak. Larunbatean, 16:30ean hasiko da maratoi erdia, Azkoitiko Julio Urkijo kaletik, eta korrikalariek 21 kilometro egingo dituzte betiko ibilbidean. Lehenengo, ordea, proba herrikoia hasiko da, 7,5 kilometrotako ibilbidearekin; patinatzaileak 16:10ean abiatuko dira, eta korrikalariak bost minutu geroago. Antolatzaileek proban parte hartzera eta “atleta handiekin” batera korrika egitera animatu dituzte herritarrak.

Udaltzaingotik jakinarazi digutenez,  lasterketak irauten duen bitartean, Azkoititik Azpeitirako trafikoa Santa Kutzetik bideratuko dute. Dena dela, errepide sare nagusia ez da itxiko, erreietako bat zabalik egongo da une oro.

Ostegun gauerdian amaitu zen izena emateko epea. Beste urte batez “goi mailako markak” ikusteko moduko korrikalariak izango direla aurreratu dute antolatzaileek, horien helburua baita bi errekorrak haustea. “Erronka zaila da, baina posible da”. Hain zuzen, Elena Congost atelta paraolinpikoa munduko maratoi erdiko marka berria ezartzeko asmoz joango da Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdira. Otsailaren 16an munduko errekorra ezarri zuen Bartzelonako Maratoi Erdian, 1:23:30 denborarekin. Horrez gain, Londresko Olinpiar Jokuetan zilarrezko domina lortu zuen, eta munduko txapelketetan “podium garrantzitsuak” lortu ditu.

Antolatzaileek joan zen astean egin zuten prentsaurrekoan jakinarazi zituzten korrikalariez gain, beste hainbat izen aipatu zituzte larunbateko saiorako; hala nola, iaz erbi lan “bikainak” egin zituen Moses M Kurong ugandarra eta “Espainiako Estatuko korrikalari onenetakoa” den Javi Guerra azpimarratu dituzte, Ivan Fernandez eta Lolo Penasekin batera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide