Auzoko Zilarrezko Arraintxoak irakurle taldekoekin

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 27a, 09:57

Liburutegiko irakurraldia-1

Primeran pasa genuen joan den asteazkenean, irakurketaren bidez elkar ezagutuz. Euskal Herria , Senegal, Nikaragua, eta Saharako literaturaren harribitxiak elkarbanatu genituen.

Embarka sahararrak tea prestatu zigun bere herriko herrira, eta, bidez batez, gaur Sahararen eguna dela adierazi. Elkarrizketa egin diote Kontrako Eztarrixe irratian eta gaur emitituko dute.

Saharako tea

 

 

Bestalde, munduko jolasen "Euskal Harria, munduko harriak" saioa egingo dugu bihar arratsaldean 17:30etik 19:30era. Etor zaitezte mokadu bat jan eta jolas egitera!

 

Tere Al-dalur

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide