Azkoitia Lantzen eta Intsaustiko enpresen auzia konpondu dute

Maxixatzen.eus 2015ko ots. 25a, 08:04

Urola Kostako Hitza

Urola Kostako Hitzan jakin dugunez, Urrategi Alberdi alkateak eta Esther Lizarralde alkateordeak adierazi dute itxita dagoela Azkoitia Lantzenek zabalik zuen auzirik handienetako bat.

Azkoitia Lantzen udal sozietateak konponbidea adostu du Intsausti atzeko Biteso eta Sierras Sabi enpresekin, eta, horren ondorioz, Intsausti eremu industriala bizitoki bihurtzeko bi aldeek zituzten konpromisoak bertan behera utzi dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide