Herri barruko bidegorrirako proposamenak egiteko garaia

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 26a, 07:59

Zirriborroa

Udala eta nahi zuten herritarrek joan den astean egindako bileraren ostean, haien aurreneko ekarpenak jasota, hona hemen herri barruko bidegorria egiteko prozesuaren hurrengo pausoak:

- Atal berezia ireki du Udalak, herritarrek proposamen-zirriborroa bertan ikusteko, eta euren ekarpenak on-line egiteko.

- Gaurtik igandera bitartean buzoiak jarriko ditu Udalak Elkargunean, Aizkibel liburutegian eta udaletxean, herritarrek euren ekarpenak idatziz egiteko.

Herritarren proposamenak bildutakoan, aztertu egingo ditu Udalak, eta horren arabera moldatu edo egokituko du ibilbidea.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide