Maxixatzenen herri komunikabide berrirako bi lanpostu eta lehiaketa bat

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 22a, 08:44

Herri komunikabidea

Azkoitian herri komunikabide bat martxan jartzekotan gara: Maxixatzen aldizkaria berreskuratuko dugu, eta atari digitala indartuko. Horretarako, bi lanpostu sortuko ditugu: kazetaritza arloari dagokiona bata eta kudeatzaile/administratiboari dagokiona bestea.

Horrez gain, irudi korporatiboa sortzeko logo lehiaketa antolatu dugu, eta oinarriak hementxe dituzu.

Sortutako lanpostuei dagokienean, hona hemen xehetasun guztiak:

-KAZETARI LANPOSTUA:

ESKATZEN DA:

  • Komunikazio ikasketak izatea.
  • EGA edo baliokide den euskara maila izatea.
  • Komunikazio gaitasuna, ahozkoa eta idatzizkoa.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Azkoitia ondo ezagutzea.
  • Quark X Press edo Adobe InDesign programak erabiltzen jakitea.
  • Wordpress plataforma erabiltzen jakitea.

KONTUAN HARTUKO DA:

  • Kazetaritzan eta euskarri digitaletan eskarmentua izatea.
  • Autoa eta gidabaimena izatea.
  • Diseinu eta informatika ezagupenak izatea.

ESKAINTZEN DA:

  • Egun osoko lan­ dedikazioa.
  • Sei hilabeteko lan kontratua.
  • Ordutegi malgua.
Curriculumak bidali helbide honetara: maxixatzen@maxixatzen.eus

Epea: Urtarrilak 31

 

-KUDEATZAILE ETA KOMERTZIAL LANPOSTUA:

ESKATZEN DA:

  • Administrazio, kudeaketa eta diseinu grafikoari lotutako ikasketak izatea.
  • EGA edo baliokide den euskara maila izatea.
  • Harremanetarako gaitasuna.
  • Azkoitia ondo ezagutzea.
  • Diseinu grafikoa menperatzea: Adobe Photoshop.

KONTUAN HARTUKO DA:

  • Administrazio, kudeaketa eta diseinu grafikoan eskarmentua izatea.
  • Autoa eta gidabaimena izatea.

ESKAINTZEN DA:

  • Egun erdiko lan­dedikazioa.
  • Sei hilabeteko lan kontratua.
  • Ordutegi malgua.
Curriculumak bidali helbide honetara: maxixatzen@maxixatzen.eus

Epea: Urtarrilak 31

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide