U25eko herri kontsulta: botoa aldez aurretik emateko azken aukera gaur

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 16a, 06:00

Herri kontsulta

Urtarrilaren 25ean izango da hondakinak biltzeko sistema mistoari buruzko herri kontsulta.

Hala ere, gaur izango da aukera botoa aldez aurretik emateko udaletxeko idazkaritzan, hemen azalduta dagoen moduan.

Bai ala Ez erantzun beharko zaio honako galdera honi: “Egokia ikusten al duzu hondakinak biltzeko Udalak martxan jarri duen sistema mixtoa?”.

Dagoeneko etxez etxe bidalita dago galdeketaren inguruko informazio osoa; bertan zehaztuta dago botoa non, noiz eta nola eman.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide