Korrika 19rako batzordea osatzeko batzarra gaur

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 14a, 06:00

Korrika batzordea

Hasi berri dugun 2015eko martxoaren 19an abiatuko da Korrika 19 Urepeletik eta Bilbora helduko da martxoaren 29an. 22an pasako da Azkoititik, 20:05ean, eta bost kilometroko bidea egingo du herrian zehar.

Korrikan parte hartzeko asmoa baduzu, xehetasun guztiak ezagutzeko edo laguntzeko gogoa baldin baduzu, gaur, urtarrilak 14, Kultur Etxeko Maxixatzenen lokalean 19:00etan egingo den batzarrera ager zaitezke.

Guztiok eskain dezakeguna estimatuko du Korrikak, Euskal Herri euskalduna lortzeko bidean alea jartzea behar baitu, euskararen lekukoa Urepeletik Bilboraino eramateko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide