Eguberri jaien ostean irekiko da Musikagunea

Maxixatzen.eus 2015ko urt. 2a, 06:10

Lokal hutsa  musikaz beteko da

Urola Kostako Hitzan irakurri eta udal ordezkarien ahotik jaso ahal izan dugun informazioaren arabera, Eguberrien ondoren zabalduko dute Elkargunean kokatuko den Musikagune berria. Lanak agindutako moduan gauzatu ahal izan dituzte, eta esandako garairako prest izango da Azkoitiko Musikagunea.

Bizkargi musika eta dantza eskola, Udal Musika Banda eta herriko hainbat musika talderentzako egokitu dute orain arte biltegi moduan erabilitako lokal zabala.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide