Bitxi-denda eta dekorazio dendetako gidaliburuak argitaratu ditu Udalak

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 22a, 08:00

Beste bi gida

Beste bi gidaliburu atera ditu Udalaren Euskara Zerbitzuak, bata bitxi-dendentzat eta bestea dekorazio dendentzat, merkataritzan euskara erabiltzea sustatzeko helburuarekin.

Eguneroko lanean materiala erabiltzeko ereduak jasotzen dituzte gida horiek, hala nola, fakturak, eraman agiriak, eskaera orriak, papertegia, errotuluak, iragarkiak eta abar.

Bada hiztegi bat ere gida horietan, arloko dendetan gehien erabiltzen diren hitzekin. Hiztegia osatzeko, Udala bitxidenda eta dekorazio dendekin jarri zen harremanetan, eta haiek emandako hitz zerrenda oinarri hartuta osatu da hiztegia. Gidarekin batera CD bat ere banatu da material guztiarekin.

Beste hamalau gida ere aterata ditu Euskara Zerbitzuak, hainbat arlotako dendarientzat, eta guztiak eskuragai daude udal webgunean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide