Irati Goikoetxea: "Andraizea" ipuin bilduma

Maxixatzen.eus 2014ko abe. 5a, 05:50

Erein

Gehienok ordenagailuz idazten dugun garaiotan, Irati Goikoetxeak eskuz idazten ditu lan literarioak. Eta eskuz idatzi zituen koaderno gorri batean Andraizea bildumako ipuinak, irribarrea ahoan, berak aitortu zuenez.

Erein argitaletxearen eskutik, surrealismoa darioten kontakizunak harilkatu ditu liburu honetan idazleak, ero-haizetan bizi diren pertsonaien gorabeherak jorratuz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide