Jokin Ormaetxea elkartearen jantzi berriak salgai

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 24a, 06:00

Txirrindulari elkartea

Datorren urtean hamargarren urteurrena ospatuko duela eta, Jokin Ormaetxea Txirrindulari Elkarteak arropa berria egin du.

Gaur izango da arropa probatzeko aukera, Elkargunean 18:00etatik 20:00etara bitartean. Prezio guztiak bertan jarriko dituzte, eta eskaerak emailez bakarrik egin ahal izango dira.

Erosi nahi dutenek izen abizenak, NAN zenbakia, telefono zenbakia, kontu korronteko zenbakia eta nahi duten arropa zehaztu behar dute, jokinormaetxea@gmail.com helbidera idatzita. Eskaera egindakoan prezioaren erdia kobratuko du elkarteak, eta arropa jasotakoan beste erdia jasoko dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide