Sinadura bilketa Jaurlaritzak Berriari laguntza murriztearen aurka

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 22a, 10:42

Babestu BERRIA

BERRIA 210.000 euro gutxiagorekin laguntzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiak babes nahikorik gabe utzi du egunkaria. Oztopo handia da hori bai proiektua garatzeko, bai iraupenerako hain garrantzitsua den berritze prozesua aurrera eramateko.

Erabakia onartezina iruditzen zait, eta, nire sinadurarekin, eskatu nahi dut erabakian atzera egin eta gutxienez 2013ko laguntza bera eman diezaiola Eusko Jaurlaritzak.

Zure babesa emateko, sinatu hemen: http://www.berria.eus/babestuberria/

Joanmari Larrarte Telletxea

BERRIAko Marketin – publizitate saila

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide