Orbel-Jokuek: izena emateko eta lehen proba erantzuteko azken eguna!

Maxixatzen.eus 2014ko urr. 24a, 05:10

Orbel-Jokuek

XIX. mendean antolatutako Lore Jokoei keinu eginez, Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak Orbel-jokuek antolatu ditu udazken honetarako. Euskal Herriko eta Azkoitiko kulturaz gozatzeko lehiaketa da Orbel-jokuek, herritar guztientzat. Euskaraz, herri giroan, ongi pasatzeko eta sari ederrak irabazteko aukera paregabea.

Gaur bukatuko da 1. probako erantzunak emateko epea, arratsaldeko 18:00etan, eta baita izena emateko epea ere.

Taldeka erantzuteko probak dira, gehienez hiru pertsonako taldeetan, eta puntuazio handiena lortzen duten hiru taldeak azaroaren 15ean egingo den finalera pasako dira.

Erantzunak emateko bi aukera izango dira: herriko tabernetan jarritako ontzietan utzita ala Maxixatzenen Webarruen erantzunda.

Urriaren 18tik azaroaren 15era, larunbatero galdera berriak izango dira kokagune bakoitzean eta Webarruen, eta galderak erantzuteko azken eguna ostirala izango da, arratsaldeko 18:00etan. Erantzunak 7eguneko epean entregatu beharko dira.

1. proba urriaren 18tik urriaren 24ra izango da, 2.proba urriaren 25etik urriaren 31ra eta 3.proba azaroaren 1etik azaroaren 7ra. Orduan jakingo dira azaroaren 15eko finalean parte hartuko duten hiru taldeen izenak.

Sariak

1. Talde irabazlearentzat:

  • Herriko dendetan gastatzeko 300 euroko balea.
  • Argia edo Berriarako urtebeteko harpidetza.

2. Finalera iristen diren taldeentzat:

  • Taldekideentzako afaria.
  • Euskara jendea DVDa.
Parte hartzaileen artean zozketak: DVDak, liburuak, tabernetan afariak edo tragoak, herriko produktuen saskiak...

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide