Pako Aristi: "Urari ostutako poemak"

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 30a, 05:48

Poesia liburua

Pako Aristi idazle urrestildarraren Urari ostutako poemak liburua aurkeztuko dute gaur Donostiako Udal liburutegian 11:00etan, eta bihar errezitaldia emango du Donostiako Garoa liburu dendan 19:00etan.

Susak argitaratutako poemarioan, biluzik barneratu da egilea uretan, burutik oinetaraino busti, blaitu eta atzera berriz lehorrera itzultzeko, sentimenduak, gogoetak, emozioak, bereak bezain unibertsalak, orri zuriaren argitan dotoreziaz xukatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide