Garapenean bidelagun aste solidarioa

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 26a, 04:59

Antolatzaile taldea

Garapenean Bidelagun aste solidarioa izango da honakoa, Azkoitiko Udalak diruz laguntzen dituen Gobernuz Kanpoko erakundeak ezagutarazi eta haien lana gizarteratzeko asmoz.

Bidezko merkataritza izango dute aurtengo gai nagusia, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte: bideo emanaldiak, zinea, hitzaldiak...  Zapatukoa izango da egun nagusia: elkarteek plazan jarriko dituzte beren postuak, eta Iparra-Hegoa gairen inguruko testu irakurketa egingo da. Ekintzetan parte hartu eta Azkoitia solidarioago baten alde lanean segitzera animatzen ditu Udalak herritarrak.

Hona hemen egitarau osoa:

Irailaren 23tik 26ra, asteartetik ostiralera:

Azkoitian lanean ari diren Gobernuz kanpoko erakundeen bideo emanaldiak.

Torre Zurin,18:00etatik 20:00etara

Irailaren 23a, asteartea:

Zinea: "Haiti Cherie". Zuzendaria Claudio del Punta

Elkargunean, 19:00etan.

Irailaren 25a , osteguna:

Bidezko merkataritza buruzko hitzaldia. Hizlaria: Jose Mari Iriondo.

Elkargunean, 19:00etan

Irailaren 26tik 29ra, ostiraletik astelehenera:

Zinea:" Un novio para Yasmina" Zuzendaria : Irene Cardona Bacas.

Baztartxo zineman. Ohiko ordutegian

Irailaren 27a, larunbata:

  • 11:00etatik 14:00etara: Azkoitian lanean ari diren Gobernuz kanpoko erakundeek postuak jarriko dituzte Herriko plazan, egiten duten lanaren ingurukoak azaltzeko.Herrialde ezberdinetako musika ere egongo da.
  • 12:00etan:Iparra-Hegoa testu irakurketa.Herriko plazan Iparra eta Hegoaren arteko harremana oinarri duten testuak (poesia, prosa, bertsoak,esaldiak...) irakurriko dituzte herritarrek. Testu batzuk bertan egongo dira, jada aukeratuta, baina norberak ere eraman ditzake. Irakurketa irekia eta zabala izango da, edonoren era edozein hizkuntzatan idatzitako testuak irakurriko dira, eta nahi duen orok hartu dezake parte.
  • Parte hartzaileak:

    - Acoes

    - Parapeti-Bolivia

    - Bidezko Merkataritza .

    - Gazteak eta Garapena

    - Nava Jeevan - Bizi Berria

    - Behar Bidasoa

    - The Direct Help Fundation-Kathmandu - Mundu solidarioa helburu

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide