Hitzarmena Banco de Sabadell eta Iraurgi Berritzenen artean

Maxixatzen.eus 2014ko ira. 18a, 07:51

Ordezkariak sinatzen

Iraurgi Berritzen eta Banco Sabadellek lankidetza hitzarmena sinatu zuten joan den ostiralean, eskualdeko ekintzaileek mailegu aukerak izan ditzaten eta Banketxeak eskaintzen dituen hainbat produktu eta zerbitzuetara sarbidea.

Hitzarmen horren bidez, Iraurgi Berritzenetik pasatzen diren ekintzaileei aukera bat gehiago zabaltzen zaie baldintza onetan finantziazioa lortzeko. Dena den, maileguez gain produktu eta zerbitzu ugari eskaintzen ditu Banco Sabadellek.

Ekintzaileez aparte, Nazioartekotze prozesuak finantzatzeko edo eta e-commerce aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditu hitzarmenak.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide