URBANUE: HERRI BARRUKO AUTOBUSA AZKOITIAN

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 15a, 07:02

Andramaixetarako

Urbanue izeneko herri barruko autobusa abuztuaren erdi aldean jarriko da abian. Astelehenetik larunbatera ibiliko da, igandeetan ez, eta bidaia bakoitzak 20 zentimo balioko du.

Aste honetan erabakiko da zerbitzua zein enpresari esleituko zaion, eta hurrengo asteetan etxez-etxe banatuko da zerbitzu horren inguruko informazio osoa eta ordutegien taula.

Horretaz gain, autobusaren geltoki guztiak seinalizatuko dira, bakoitzari dagokion ordutegiarekin.

Hiru bira egingo ditu Urbanuek:

1 .birak liburutegia, San Martin, Jausoro eta Altzibar lotuko ditu.

2. birak liburutegia, Erdigunea, Santa Klara eta Txerloia lotuko ditu.

3. birak Liburutegia, Erdigunea, Aingeru, Floreaga Auzunea eta Aizmendi lotuko ditu.

Bira horiez aparte, Ipintza auzorako beste zerbitzu bat egingo da.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide