JAIAPP: EUSKAL FESTAK ZURE MUGIKORREAN

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 10a, 06:58

Festen informazioa

Kulturkliken bitartez jakin dugu badela Jaiapp izeneko asmakizun bat Euskal Herriko festa guztien informazio osoa eskaintzen duena.

Uda garai honetan jakin nahi baduzu festak non diren, nolako egitarauarekin, bertaratzeko zenbat aukera dituzun eta abar, Jaiapp aplikazioaren bitartez eskura izango duzu informazio hori guztia.

Google Play bidez bai Android gailuetan eta baita Applenetan ere doan jaitsi daiteke, eta euskaraz edo gaztelaniaz jaisteko aukera eskaintzen du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide