AITOR ARRUTI REZABAL: BILUZIK

Aitor Arruti Rezabal 2014ko uzt. 7a, 08:27

Jon Andoni Martin

KOADERNO BERDEKO POSTALAK-26

Mundua orratzaren begian erakusketarako testua

 

 biluz nazazu erabat

eta gezurti bat aurkituko duzu

 

 erantz ezazu gezurti bat

eta ahuldadea topatuko duzu

 

 soil ezazu ahuldadea

eta egiazkoa dena kausituko duzu

 

 biluz ezazu benetakoa dena

eta begiak itxita irudi bat ikusiko duzu

  erantz ezazu irudi hori

eta edertasunaren arnasak beteko zaitu

 

  soil ezazu ederraren arnasa

eta bizia sentituko duzu taupaka

 

 

Aitor Arruti Rezabal

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide